Udalak honako hau salatu du bere sare sozial kontuetan: "Bart gauean ezezagunek Arratzaingo kiroldegiko ateak puskatu, barrura sartu eta horrela utzi dute. Hau onartezina da eta errudunek egindakoa ordaindu dezaten ahalegintzen ari gara". Norbaitek informazio baliagarria izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatu du udalak, 943 69 39 80 telefono zenbakira deituz.