Kultur ikastaroak atzeratu egingo dira Villabonan

Ataria 2020ko irailaren 7a

Villabonako udaleko kultura saila ikastaroen eskaintza eta ikastaroak segurtasunez emateko baldintzak aztertzen ari da; Zinema bonua urtea amaitu bitartean erabili ahal izango da.

Villabonako kultur ikastaroetako matrikulazioa eta ikasturtearen hasiera atzeratu egingo dute. Kultura sailetik jakinarazi dutenez, irailean zehar emango dute ikastaro eskaintzaren berri.

Sarrera telematikoak

Apirilaren 30ean iraungitzen ziren zinema bonuak abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira, martxoaren erdialdetik film emanaldirik ez baita izan Gurea aretoan.

Bestalde kultura saila lanean ari da zinema eta ikuskizunetarako sarrerak modu telematikoan (Gureako leihatilan eta online) erosteko aukera ahalik eta lasterren izan dadin. "Horrek, gainera, sarrera zenbakituak erosteko aukera emango luke, eta ilarak gutxitu eta denon segurtasuna areagotuko litzateke", adierazi dute.

Momentuz, irailean dauden antzezlanetarako sarrerak betiko moduan eros daitezke (Gureako leihatilan, Amasa kafetegian eta Basajaun liburu dendan).

Kultur eskaintza zabala prestatu dute irailerako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!