2020/09/27 17:00

Haur antzerkia

Haur antzerkia
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Marierrauskin. Haur antzerkia Glu Glu konpainiaren eskutik.

3-8 urte bitarteko haurrentzat, euskaraz.

Aktoreak:  Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Sara Barroeta, Jon Casamayor, Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri.

Sarrerak 5 eurotan, aldea aurretik Amasa eta Basajaunen eta 6 eurotan lehiatilan.

Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du. Nora eta bere lagunak primeran pasatzen ari dira festara Lys iritsi arte; gelako liderra eta neskato harroputza.

Lysek  festako  dena  gaitzetsiko  du:  jana  eta  edana,  dekora-zioa eta Norak jasotako opari guztiak, zapata berriak bereziki. Inbidia baitu, berak ere halako zapatak nahi lituzkeelako izan.

Eskolako  umeak  Lysen  gehiegikeriekin  asper-asper  eginda  daude. Baina hartu dute erabakia: oraindik aurrera ez diote Lysi men egingo eta bere iruzkin maltzurrekin barre gehiagorik egingo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!