2020/09/27 13:00
Maurizia naz. Aukeran dantza konpainiaren dantza ikuskizuna.
Zuzendaria eta koreografia: Edu Muruamendiaraz.
Dantzariak: Unai Balerdi, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez eta Uxue Sanchez.
Ikuskizunerako ez da sarrerarik, ezta gonbidapenik behar.
Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak. Kontu handiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero, garrek, pasioen antzera, erre egin zaitzaketela.
Albokaren doinua entzuterako, kokotsa altxatu eta bizitza eman dio panderoari, eta biziki mugitzen ari den haren eskuan, esku asko ikusi ditut; milaka emakumeren eskuak une batetik bestera hegan irteteko prest.
Eta orain badakit: Ni naiz Maurizia. Ni ere banaiz Maurizia. Eta haren moduan prest nago plazara irteteko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?