Eneko Maiz, txapeldunorde

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abuztuaren 24a

Argazkia: Begira Manu Amado.

Trinketeko Iparraldeko nagusien 1. mailako buruz buruko finala jokatu zuen Eneko Maiz billabonatarrak. 40-34 galdu zuen Mickael Massonderen aurka. Maizi sorbalda atera zitzaion partida jokatzen ari zela. 

Atzo arratsaldean jokatu zen Maizen eta Massonderen arteko finala, Donibane Garaziko Garat trinketean. Txapelketako finalaurrekoak martxoan jokatu behar zituzten, baina Covid-19 zela eta, atzeratu egin ziren. Horrela, atzo jokatu zuten txapelketako finala. 

Billabonatarra hirugarren mailan hasi eta, urtebetean, lehen mailara igo zen. Profesional mailan aurrera egiteko partida garrantzitsua zen atzokoa. Partida estua izaten ari zen eta 30. tantoa egin zuenean Eneko Maizi sorbalda atera zitzaion. Azkenean, txapela Massondek irabazi zuen; 40 eta 34 tantoko markagailuarekin nagusitu baitzen. Maizek, beraz, bigarren postua eskuratu zuen. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!