Koronabirusa

Positibo bakarra

Ataria 2020ko abuztuaren 12a

Atzo egindako proben artean, eskualdean positibo bakarra eman da. Amasa-Villabonakoa da positibo eman duena, eta Gipuzkoan guztira 53 positibo izan dira.

Eusko Jaurlaritzak atzoko datuen berri eman du, eta eskualdean positibo bakarra dago. Amasa-Villabonan, hain justu.

Atzo 7.320 PCR proba egin zituzten, eta 363 izan dira positiboak. Lurraldeen arabera, 53 izan dira gipuzkoarrak, 72 arabarrak eta 229 bizkaitarrak, hain zuzen ere. Aldiz, bederatzi EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan eman dira.

Ospitaleen egoerari begiratuz gero, Covid-19aren ondorioz 21 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 8 pertsona daude ZIUn sartuta.

Bestalde, adierazi dute, "abuztuaren 3tik 9ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke koronabirusa dela eta bost hildako egon direla".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!