Amasa-Villabonako Udalak herriko mapa interaktibo bat sortu du Gislan Geographic Applications Koop. Elk. enpresarekin elkarlanean. Mapa "tresna paregabea" izango delakoan dago herriko udala: "Pandemia dela-eta herri barruko ibilbideak egiteko, bertatik bertara mugitzeko edota barne turismoa praktikatzeko aukerak indarra hartu duen garai hauetan, mapa interaktiboa tresna paregabea izango da".