Festak eta Dendak marrazki lehiaketa antolatu dute

Ataria 2020ko uztailaren 24a

Gaurtik hasi eta hilaren 31ra izango da Oria Merkatari Elkarteak eta Villabonako Udalak antolatutako lehiaketa.

Lehiaketan parte hartzeko bi aukera daude: marrazkia igotzea sare sozialetara #oriamarrazkilehiaketa traola erabilita, edo marrazkia Basajaun liburu dendara edo Kazetariara eramatea.

Adin tarteak ere zehaztu dituzte: 2-4, 5-8 eta 9-12 urte artekoak. Marrazkian izen-abizenak eta adina jarri behar dira, eta entregatzeko epea gaurtik 31ra bitartean izango da.

Sariei dagokionez, 40 euroko bi erosketa txeke izango dira adin tarte bakoitzeko, sare sozialen bidez entregatu dutenentzako bat eta dendetara entregatu dutenentzako bestea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!