Olaederrrako bazkide ez direnek ere kiroldegia erabili dezakete

Ataria 2020ko uztailaren 23a

Uztailaren 23tik aurrera denentzat daude ateak irekita eta sarreran salmenta martxan dago berriro ere.

Pasa den ekainaren 22an ireki zituen ateak Olaederra kiroldegiak, COVID-19ak eragindako alarma egoera ezarri zenetik itxita egon eta gero. Orain arte segurtasun neurriak zorrotz betez, kiroldegiko bazkide direnek bakarrik izan dute instalakuntzak erabiltzeko aukera. Uztailaren 23tik aurrera, ordea, denentzat daude ateak irekita, sarreren salmenta martxan baitago berriro ere. Kiroldegiko instalakuntzak erabiltzeko beharrezkoa da aurrez hitzordua egitea, bai bazkideek eta baita bazkide ez direnek ere.

Uztailaren 24tik aurrera gorputz tratamenduko gunea ere martxan egongo da, hau da, saunak eta hidromasaiak erabiltzeko aukera egongo da Olaederra kiroldegian, edukiera mugatuarekin eta aurretik erreserba eginda. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!