Elola-Etxeberria bikotearentzat Santioko txapelak

Ataria 2020ko uztailaren 11

Tolosa Aurrera elkarteko Elola-Etxeberria bikoak 22-8 irabazi diote Behar Zana elkarteko Urbieta II-Ormazabal bikoari Santio Txapelketako finala.

Urbieta eta Artzai 4-0 hasi dira irabazten, baina gero Iñaki Elola koska bat gorago egon da. Beste hirurek partida ona egin dute, baina Elolaren jokoa erabakigarria izan da txapelak zeinen buruetara joango ziren jakiteko. Ehundik gora ikusle izan dira Bearzana frontoian, guztiak maskara jarrita. 

Finalaren aurretik Behar Zana elkarteko jubenilek jokatu dute, eta partida borrokatu batean, Eñaut Aranburu eta Koldo Jauregi bikoteak 22-20 irabazi diote Endika Aburuza eta Aimar Iraola bikoari.

Behar Zana Pilota Elkartearen beste ekitaldi bat izango da uztaila bukaeran. Hain justu, urtero legez, errebote partida jokatuko dute San Inazio egunean, uztailaren 31n, Behar Zana eta Hazparne taldeek. Villabonako Errebote plazan jokatuko da, eta 91. aldia izango da. Bestalde, uztailaren 18rako aurreikusita zegoen Emakumezkoen Pala Txapelketa Azkarra bertan behera geratu da.

ARGAZKI GALERIA: OLATZ LASA/AIURRI

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!