Onddo Gazte Asanbladaren jai egitaraua bertan behera

Ataria 2020ko uztailaren 9a

Villabonako gazte asanbladak jakinarazi duenez bi egunetarako antolatu zuten jai egitaraua bertan behera uztea erabaki dute. Uztailaren 24an eta 30ean, beraz, ez da jairik izango Villabonan.

Gazte asanbladatik ondorengoa adierazi dute: "Egun bizitzen ari garen egoera oso larria dela jakinda, antolatutakoa bertan behera uzteko beharra ikusi dugu. Argi dago guzti honen aurrean osasunak duela lehentasuna, eta hori ahal den heinean mantentzeko ardura guztiona dela. Beraz, arduraz jokatzea ezinbestekotzat ikusten dugu. Badakigu festak, herritarrentzat oso garrantzitsuak direla baino ez gaude garai onenean hauek aurrera eramateko". Festak ez ospatzea erabaki arren, uztailaren 30ean mozorrotzeko deia zabaldu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!