Eskualdeko pilotarien artean izango da finala

Ataria 2020ko uztailaren 8a

Santio Txapelketako finalerdietan Behar Zanako Urbieta II-Ormazabal bikoak 22-6 irabazi zion EPLE elkarteko Urmeneta-Aranguren bikoteari. Tolosa Aurrera elkarteko Elola-Etxeberria bikoak Gazteleku eta Pagazpe elkarteetako Eskudero-Urruzola bikoteari 22-21 irabazi zion.

Atzo arratsaldean jokatu ziren finalerdiak Bearzana frontoian. Lehenengo finalerdian Urbieta II.a asteasuarrak bere maila erakutsi zuen eta erraz aritu zen. Bere aldetik, Aitor Ormazabal Artzaia billabonatarra, lau urtez jokoan aritu gabe egon ondoren, txapelketa on bat egiten ari da. Finalerdian pilota astindu zuen beste behin, kantxan ondo mugituz eta defentsan ondo aritu zen, batez ere pilota gutxi galduz.

Bigarren partidan Eskudero-Urruzola 21-16 irabazten joan arren, Elola bidaniarrak eta Etxeberria albizturtarrak azken bost tantoak egin zituzten. Partida nahiko berdintsua izan zen, eta Elolak tantoak egin bezala galdu ere egin zituen. Azken bost tantoetan berak eraman zuen partidaren pisua.

Finala larunbatean izango da Bearzana frontoian. Jaialdia 18:00etan hasiko da, Behar Zana elkarteko jubenilen arteko binakako partidarekin, eta ondoren jokatuko da Santio Txapelketako finala, Urbieta II-Ormazabal eta Elola-Etxeberria bikoteen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!