Koronabirusa

Villabonan positibo bat, eta Gipuzkoan 15

Ataria 2020ko uztailaren 7a

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, Gipuzkoan COVID-19 kasu berriak asko ugaritu dira, azken egunekin alderatuta.

Uztailaren 1ean kasu bat atzeman zuten Gipuzkoan. Hurrengo egunean, 3. Uztailaren 3an, 6. Jarraian, 3 eta 4. Gaurko datuek, berriz, 15era igo dute zenbaki hori. Horietako kasu bat Villabonan agertu da; 6, Ordizian; 3, Irunen; 2, Itsasondon eta Hondarribian eta 1 Bergaran.

Osasun Sailaren datuen arabera, Bizkaian 4 kutsatu izan dira eta Araban 0.

Ordiziako kasua

Datu horiek atzo iluntzera arteko frogen ondorioz ateratakoak dira, Eusko Jaurlaritzaren arabera. Gaur, Ordizian oraingoz 30 kutsatu zenbatu dituztela azaldu dute Osasun Sailetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!