Santio Pilota Txapelketako finalerdiak izango dira gaur jokoan

Ataria 2020ko uztailaren 7a

Behar Zana elkarteak antolatzen duen Santio Pilota Txapelketaren finalerdiak izango dira jokoan gaur, Villabonako Bearzana pilotalekuan. Jaialdia 18:30ean hasiko da, eta lehen partidan, EPLE elkarteko Urdaneta-Aranguren eta Behar Zanako Xabi Urbieta eta Aitor Ormazabal neurtuko dira. Bigarrengoan Tolosa Aurrera elkarteko Elola-Etxeberria eta Gazteleku eta Pagazpe elkarteko Eskudero-Urruzola izango dira finalera iristeko txartelaren borrokan ariko direnak.

Azken bi bikote horiek ostegun arratsaldean lortu zuten finalerdietarako txartela. Erraz irabazi zituzten gainera, euren partidak. Elola-Etxeberria bikoak 22-6 irabazi zion Hernaniko Salaberria-Lababa bikoteari. Beste partidan, Eskudero-Urruzola bikoak 3-22 irabazi zion Intza elkarteko Artetxe-Odriozola bikoteari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!