2020/07/19 07:00

Mendi ibilaldia

Mendi ibilaldia
Malkar plaza, Amasa-Villabona

Osasun pandemia dela eta, bertan behera utzi behar izan zuen Aizkardi mendi elkarteak 52. Mendi Martxa. Horren ordez, mendi ibilaldi babt antolatu du uztailaren 19rako. 

24 kilometroko ibilaldia egingo dute: Villabonatikan abiatu eta, - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Urdelar (857m) - Mugaga (685m) - Olantzako Borda (656m) - Ibarrolako Erreka -Kanal Handia (300m) -  Mandabideta (240m) - Lastur Parkea (175m) - pasa ondoren, berriro  Villabonara itzuliko dira.

Parte hartzaileak, taldetan banatuko dira. Talde bakoitzean gehienez 30 pertsona izango dira. Taldeak izen-emate ordenaren arabera beteko dira.

Izena ematea derrigorrezkoa izango da. Honetarako 649 71 71 82 telefonoa eskura jarriko da astelehenetik ostiralera 20:00etatik 22:00 etara. Izenemate epea uztailaren 17, ostiralean amaituko da, edo gehienezko 120 izen emateetara iristen denean .

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!