Elola-Etxeberria eta Eskudero-Urruzola, finalerdietara

Ataria 2020ko uztailaren 3a

Santio Txapelketaren beste bi final-laurdenak jokatu ziren atzo arratsaldean, eta erraz irabazi zituzten Elola-Etxeberria bikoteak eta Eskudero-Urruzola bikoteak euren partidak.

Villabonako Bear Zana pilotalekuan jokatzen da Santio Txapelketa, eta final-laurdenetako bigarren jardunaldian alde handia izan bi partidetako markagailuan. Tolosa Aurrera elkarteko Elola-Etxeberria bikoak 22-6 irabazi zion Hernaniko Salaberria-Lababa bikoteari. Beste partidan, Gazteleku eta Pagazpe elkarteko Eskudero-Urruzola bikoak 3-22 irabazi zioten Intza elkarteko Artetxe-Odriozola bikoteari. 

Finalerdiak datorren asteartean, uztailak 7, izango dira, 18:30ean hasita, Bearzana frontoian. Lehen partidan, EPLE elkarteko Urdaneta-Aranguren eta Behar Zanako Xabi Urbieta eta Aitor Ormazabal neurtuko dira, eta bigarrengoan Tolosa Aurrera elkarteko Elola-Etxeberria eta Gazteleku eta Pagazpe elkarteko Eskudero-Urruzola.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!