Bi egunetako egitaraua prestatu du Onddok Santio jaietarako

Ataria 2020ko uztailaren 8a

Gazte Asanbladak iragarri duenez, datozen egunetan protokolo bat zabalduko dute. "Ezinbestekoa izango da festa hauen parte izan nahi duenak hori betetzea". Uztailak 24 eta uztailaren 30ean izango dira ekitaldiak.

Onddo Gazte Asanbladak aitortu duenez COVID-19ak egoera zail batean aurrean jarri gaitu eta horregatik jaiak ez dira urtero bezala izango. "Gazte Asanbladak ez ditu herriko festak alde batera utzi nahi eta horri irtenbide bat emateko bi egunetako egitaraua atera du. Argi utzi nahi dugu arduraz jokatzea dela garai hauetan egin behar duguna, herria zainduz". Egitarauarekin batera, protokolo bat zabalduko dute aurki, antolatutako ekitaldietan zein jarraibide segitu beharko diren azalduz.

Hauek dira antolatu dituzten ekitaldiak:

Uztailak 24, ostirala

18:00. Txupinazoa Onddo plazan

22:00. Danborrada afaria, Remi Ayestaran pasealekuan.

Ondoren. Danborrada.

Uztailak 30, osteguna. Gazte Eguna

08:00. Diana mozorrotuta Gaztetxetik abiatuta

10:30. Baltsa jaitsiera, Gaztetxetik abiatuta.

14:30. Gazte bazkaria, Remi Ayestaran pasealekuan.

Ondoren. Bingo musikatua.

Oharrak: Danborradako afarira eta gazte bazkarira apuntatzeka RKn, Errota Txikin eta Iratzarren. Danborradako afarirako 150 leku izango dira eta gazte bazkarirako 350. Aurten ez da azken egunetan izen ematea onartuko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!