Koronabirusa

Olaederra kirolegiko instalazioen erabileran aldaketak izango dira

Ataria 2020ko uztailaren 2a

Kiroldegian zehar seinaleztapen berria jarriko da erabiltzaileak jakinaren gainean egoteko.

Igerileku handian ezik, beste gune guztietan (gym kardio, gym libre, gym makinak eta igerileku txikia) ez dago mugarik erreserbak egiteko garaian.

Igerileku handiaren erabilera dela eta, beste astebetez mantenduko da asteko 3 erreserba jarria duten muga. Hala ere, uztailaren 1etik aurrera, 2 pertsona sartzeko aukera izango da kale bakoitzeko, beti ere alde berdinetik igeri egin beharko delarik.

Lehen solairuko aldageletan dituzten aldageletako dutxak astelehenetik aurrera martxan izango dira berriro baina bertan duten aforoa errespetatu beharko du derrigorrez erabiltzaileak.

Bestalde, gorputz tratamenduko gunea oraindik itxita mantenduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!