Aurten ez da Garagardo azokarik izango

Ataria 2020ko uztailaren 3a

Irrintzi elkarteak antolatzen du urtero eta aurreko ekainaren 20an egindako batzarrean hartu zuten erabakia. Azokan jende asko biltzen da eta segurtasun neurriak bermatzea ezinezkoa egiten zaie elkarteko kideei.

"Datorren urterako indarrak hartuko ditugu bai guk, eta baita kanpotik etortzen direnek ere. Ea hurrengo urtean posible den”, adierazi zuen Dorleta Aranburu Irrintziko lehendakariak.

Amasa-Villabonako Udalak bere animoak helarazi nahi izan dizkie Irrintzi elkarteko kideei, urtero antolatzen duten eta erreferente bilakatu den ekimen hau ezin izango dutelako antolatu. "Espero dugu datorren urtean Garagardo Azoka egin ahal izatea. Hori da guztion nahia".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!