Finalerdietara sailkatu dira lehen bi bikoteak

Ataria 2020ko uztailaren 2a

Urdaneta-Aranguren eta Urbieta-Ormazabal daude Santio Pilota Txapelketako finalerdietan.

Behar Zana elkarteak antolatzen duen Santio Pilota Txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen asteartean, eta dagoeneko bi bikote finalerdietan daude. EPLE elkarteko Urdaneta-Aranguren bikoteak 22-19 irabazi zien Gazteleku taldeko Etxezarreta-Arrate bikoteari lehen partidan. Bigarrenean, Behar Zanako Xabi Urbieta eta Aitor Ormazabal bikoteak 22-5 irabazi zioten Donostiako Alde Zaharra elkarteko Torre eta Atxa bikoaren aurka.

Gaur jokatuko da final-laurdenen bigarren jardunaldia, 18:30ean hasita, Bearzana frontoian. Lehen partidan, Hernani ordezkatuz Salaberria-Labaka bikotea Tolosa CF-ko Elola-Etxeberria bikotearen aurka ariko dira. Bigarren partidan, Intza elkarteko Artetxe-Odriozola bikotea Gazteleku eta Usurbilgo Eskudero-Urruzolaren aurka lehiatuko dira.

Beste hainbat txapelketa bertan behera geratu dira, baina Behar Zanatik egitasmo berezi bat antolatu dute bere elkarteko jubenil mailako pilotariekin. Asteburu pasa egingo dute, eta tartean pilota partidak jokatuko dituzte Orexako frontoian, larunbatean, 17:30ean, nahi duenak ikusteko aukera izango delarik. Hiru bikote ariko dira eta euren arteko torneoa jokatuko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!