Bihar hasiko da uztaileko kultur eskaintza

Tolosaldeko Ataria 2020ko uzt. 1a, 16:15
'Habi' Jon Ander Artola eta Yerai Gascon Villabonako bi gaztek osaturiko 'power duo' bat da.

Amasa-Villabonako Udalak hilabete osoa iraungo duen kultur eskaintza oparoa aurkeztu du gaur. Antzerkia, musika, zinea eta dantzaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Egitaraua

  • Uztailak 2, 19:00etan, haurrentzako kale antzerkia Arroako plazan: Sardiña bakalau.
  • Uztailak 3, 22:30ean, zinema kalean (16+) Errebote plazan: Errementari (euskaraz). 
  • Uztailak 9, 22:00etan, antzerkia (helduak) Gurea antzokian: Sex o no sex.
  • Uztailak 10, 22:30ean, zinema kalean (12+) Errebote plazan: Ha nacido una estrella.
  • Uztailak 16, 20:00ean, musika Errebote plazan: Howdy
  • Uztailak 17, 22:30ean, kale antzerkia (helduak) Errebote plazan: Psike.
  • Uztailak 23, 20:00etan, musika Errebote plazan: Habi.
  • Uztailak 24, 19:00etan, zinema kalean (haurrak) Arroako plazan: Ballerina (euskaraz).
  • Uztailak 25, 12:00etan, kale antzerkia (haurrak): Kontu kantari 2, mendian ibiltari.
  • Uztailak 25, 19:30ean, musika Arroako plazan: Amak.
  • Uztailak 25, 00:00etan, kale antzerkia (helduak) Errebote plazan: Tonbola.
  • Uztailak 26, 19:00etan, zinema kalean (haurrak) Errebote plazan: Luis eta estralurtarrak (euskaraz).
  • Uztailak 31, 22:30ean, zinema kalean (16+) Errebote plazan: Lo dejo cuando quiera.

Egitarauko ekitaldi bakoitzaren xehetasun guztiak, PDF honetan.

Udalaren esanetan, Jai Batzordeak aurten Santio Jairik ez izatea erabaki ondoren, herritarrei eskaintza aberatsa prestatzen aritu dira: "Egoera honetan oso zaila da jende pilaketek sortzen duten arriskutik aldentzea, horregatik erabaki zuen Jai Batzordeak festak bertan behera uztea. Hala ere, herritarrak kultura gosez izango direla iruditzen zaigu, eta horregatik udako kultur programazio duin eta askotariko bat prestatu dugu, ustez".

Ekitaldi gehienak kalean izango dira, nahiz eta eguraldi txarra eginez gero ikastolan egingo liratekeen. Horrez gain, Santio Egunean ekitaldiak "pixka bat indartuko dira". Uztaileko egitaraua herritarrek gustuko izango dutela espero dute udal ordezkariek, eta "egoerak eskatzen duen arduraz jokatzea" eskatu dute.

Irailera begira, udaletik azaldu dutenez, dantza zirkuituko bi ikuskizun antolatu nahi dituzte kalean, Aukeran eta Dantzaz konpainiarekin.

Segurtasun neurriak

  • Ikuskizunak izango diren esparru guztiak hesituak izango dira, eta esparruaren barruan izango diren aulkietan eserita bakarrik ikusi ahal izango dira.
  • Sartzean eta ateratzean maskara jantzita eraman beharko da. Behin aulkietan eserita, kendu ahal izango da.
  • Aulki-multzoak jarriko dira, elkarrekin bizi diren pertsonak, ahal dela, elkarrekin eseri ahal izateko.
  • Antolakuntza lanetan ari direnen argibideak jarraitzea gomendatzen da, eta arduratsua izatea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!