ZUZENEAN

'Etxetik plazara' emanaldia zuzenean

Ataria 2020ko ekainaren 20a

Oinkari dantza eskolak ikasturte amaierako emanaldia online eskainiko du aurten.

Honela adierazi du Oinkari dantza taldeak:

"Kurtso amaierako emanaldia elkarrekin prestatzen egon behar genuen honetan, egoerak hala behartuta, norbere etxetik aritu gara, pantaila batez banatuta. Ez da erraza izan, baina egindako lan txukuna emanaldi batean biltzeko beharra sentitu dugunez, hemen gatoz, norbere etxetik eta bakarka egindako bideoekin kurtso bukaerako emanaldia elkarrekin aurkeztera".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!