Koronabirusa

Haur parkeak zabaldu dituzte Villabonan

Ataria 2020ko ekainaren 20a

Hemendik aurrera udal garbitzaileek gutxienez astean bitan garbitu edota desinfektatuko dituzte parkeak, gune hauek seguruak izan daitezen haur eta familientzat.

Udal garbiketa zerbitzuak aurreko egunetan desinfektatu ditu Amasa-Villabonako haur parke guztiak eta alarma egoeraren indarraldia amaitu izanak parke hauek zabaltzeko aukera ematen duenez, udalak haur parkeak berriro ere zabaltzea erabaki du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!