Koronabirusa

Olaederra kiroldegiak ekainaren 22an irekiko ditu ateak

Ataria 2020ko eka. 12a, 14:24

Ezinbestekoak diren segurtasun neurri ugari ezarri dira eta kiroldegiaren kudeaketaz arduratzen den Kirolzer SL enpresak eta Amasa-Villabonako udalak protokolo bat adostu dute.

Olaederra kiroldegiko arduradunek, udalaren oniritziarekin,  kiroldegiko instalazioak ekainaren 22an zabalduko direla jakinarazi dute, COVID-19aren krisiaren ondorioz martxotik itxita egon ondoren.

Bazkide eta erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, dokumentua argitaratu du kiroldegiko zuzendaritzak, galdera-erantzun formatuan. Bestek beste, bi metroko distantzia mantentzea, garbiketa eta desinfekzio neurriak zorroztea eta eskuak hidrogelez garbitzea eskatu dute kiroldegiko arduradunek eta pasabideetan jende pilaketak ekiditeko norabide bakarreko bideak markatuko dituztela jakinarazi dute. Bide batez, 14:30etik 15:30era, Olaederrako instalazioa itxi egingo dute, osasun agintariek eskatzen duten bigarren garbiketa sakona egin ahal izateko.

Aurrez hitzordua eskatuta funtzionatuko du kiroldegiak. Ekainaren 18tik aurrera, erreserba on-line egingo da www.serdepor-kirolzer.com webguneko plataformaren bitartez. Plataforma honetan sartu ahal izateko, derrigorrezkoa da bertan alta ematea, eta horretarako, helbide elektronikoa eguneratuta eduki behar da kiroldegiko fitxan. Bestela, telefonoz, 08:30etik 10:30 bitartean deitu ahal izango da kiroldegira erreserba egiteko, nahiz eta kiroldegiko arduradunek online egitea hobesten duten, "modurik arinena eta azkarrena delako".

Instalazioak progresiboki zabalduko dira. Hasera batean, aurretiko erreserbarekin irekiko dira soilik banakako erabilera dakarten zerbitzuak, fitness gelak, igerilekua handia kalez kale, eta igerileku txikia (familientzat). Guztiak sarrera eta irteera ordutegiarekin.

Frontoiak erabilgarri

Joan den ekainaren 4tik pilotan federatu gabe dauden herritarrek Villabonako Behar Zana, Olaederra kiroldegiko eta Amasako pilotalekuetan pilotan jokatzeko aukera dute.

Pilota jokoko modalitate ezberdinetan jokatzeko aukera izango da: eskuz, palaz, joko garbian, frontenisean... COVID-19aren osasun larrialdi egoeran jarraitzen dugunez, bete beharreko segurtasun baldintzak ezarri ditu udalak:

  • Aurretik ordua hartu behar da: 943693980 telefonoan.
  • Gehienez 2 pertsonEk jokatu ahal izango dute aldi berean.
  • Ezingo da pilotan jolastera ez den beste ezertarako sartu pilotaleku barrura.
  • Aldagelak ezingo dira erabili.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!