Koronabirusa

Gizarte Zerbitzuen bulegoan aurrez aurreko arreta eskainiko dute

Ataria 2020ko ekainaren 12a

Datorren astetik aurrera aurrez aurreko arreta emango da eta ondorengo ordutegiak jarri dituzte: 08:00etan, 09:30ean, 11:00etan eta 12:30ean. Dena den, oraindik arreta telematikoa lehenetsiko da eta gizarte laguntzaileek erabakiko dute zeini eman aurrez aurreko hitzordua.

Aurrez aurreko arreta pertsonalizatua COVID-19aren krisia baino lehen egiten zen bezala ezingo da eskaini eta normaltasun horretara iristeko prozesua mailaz maila egingo da.

Oraindik arreta telematikoa lehenetsiko da eta Gizarte Zerbitzuetako teknikariek erabakiko dute zein pertsonari emango dioten aurrez aurreko zita. Herritarrek ezingo dute Gizarte Zerbitzu sailera zuzenen joan, aurretik udaletxeko behe solairuan dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan jakinarazi beharko dute hitzordua dutela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!