Koronabirusa

Kontsumo bonuak agortu egin dira Amasa-Villabonan

Ataria 2020ko ekainaren 12a

Hasiera batean, bonuak saltzeko epea ekainaren 30era artekoa bazen ere, erritmo bizian joan da salmena eta ekainaren 11rako denak agortu dira. Salmenta bulegoa itxita egongo da hemendik aurrera.

COVID-19aren krisiagatik denda itxita eduki behar izan duten merkatariei laguntzeko udalak martxan jarritako kontsumo bonuen ekimenak herritarren erantzun "paregabea" izan duela nabarmendu du Amasa-Villabonako Udalak.

Ekimen honetara bideratutako 30.000 euroko aurrekontua amaitu da, eta guztira 10.000 bonu banatu dira bailarako biztanleen artean. Beraz, kanpaina honen bitartez, gutxienez, 100.000 euroko kontsumoa bideratu da parte hartu duten herriko 32 dendetara.

Amasa-Villabonako Udalak merkataritza sektoreari bultzada bat emateko helburuarekin jarri du martxan ekimena eta bere poza adierazi nahi du herriak eman duen erantzunagatik. Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkie bonuak erosiz herrian bertan kontsumitu duten guztiei, parte hartu duten dendariei eta ekimen honetan buru belarri aritu diren udal langileei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!