2020/06/13 00:00

Herri omenaldia

Herri omenaldia
Amasa-Villabona

Osasun Etxeko eta Santio egoitzako langileei herri omenaldia. 

Berpiztu ekimenaren barruan Santiago egoitzako eta osasun etxeko langileek adinekoen eta orokorrean herritar guztien arretan eta zaintzan egiten duten lana aitortu eta txalotu nahi dute Villabonan. Horrekin batera osasun-sistema publikoaren garrantzia azpimarratu eta langileak baldintza duinagoetan lan egin behar dutela aldarrikatuko dute.

Bi eraikinen aurrealdean prestatuko diren eremuetan lorea edo sorta bat utziz edo bertan egongo diren soketan testu bat, argazki bat, marrazki bat... zintzilikatuz parte hartu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!