Oso gustura daude janari bilketak izan duen erantzunarekin

Ataria 2020ko ekainaren 6a

Janari bilketa Amasa-Villabo 1 1591445973732
Janari bilketa Amasa-Villabo 2 1591445974626
Janari bilketa Amasa-Villabo 3 1591445975234
Janari bilketa Amasa-Villabo 4 1591445975833
Janari bilketa Amasa-Villabo 5 1591445976853
Janari bilketa Amasa-Villabo 6 1591445977530
Janari bilketa Amasa-Villabo 7 1591445978853
Janari bilketa Amasa-Villabo 8 1591445980141
Janari bilketa Amasa-Villabo 9 1591445981046
Janari bilketa Amasa-Villabo 10 1591445981995
Janari bilketa Amasa-Villabo 11 1591445982677
Janari bilketa Amasa-Villabo 12 1591445983264
Janari bilketa Amasa-Villabo 13 1591445983797
Janari bilketa Amasa-Villabo 14 1591445984366
Janari bilketa Amasa-Villabo 15 1591445984944
Janari bilketa Amasa-Villabo 16 1591445985661
Janari bilketa Amasa-Villabo 17 1591445986270
Janari bilketa Amasa-Villabo 18 1591445986824
Janari bilketa Amasa-Villabo 19 1591445987386
Janari bilketa Amasa-Villabo 20 1591445987939
None
None
None

Villabonako Udalak janari bilketa herrikoia antolatu du, elikagai eta oinarrizko beharretarako produktuak jasotzeko. Atzo eta gaur egin dute bilketa hainbat saltokietan.

Ander Goikoetxea zinegotziak azaldu duenez, "une honetan astero 60 familia ingururi ari gara banaketa egiten, eta aukera eman nahi izan diogu herritarrei beraien ekarpena egiteko". Herriko hainbat dendetan jarri dituzte kaxak bilketa egiteko, eta horrez gain, bi supermerkatuen kanpoaldean mahaiak jarri dituzte produktuak jasotzeko. Bilketa "oso ondo" joan dela azaldu du Goikoetxeak: "Egia esan espero genuen herritarrek erantzuna ematea horrelako dinamika bati eta horrela izan da. Datorren hilabetean ez dugu arazorik izango beharra duten familiei produktuak banatzeko".

Berpiztu Amasa-Villabona kanpainaren barruan kokatu du udalak egitasmoa. "Osasun krisiaren irteera honetan hainbat ardatz ezinbesteko ikusi ditugu eta horiek bildu ditugu kanpainan: herriko komertzio eta ostalaritzari laguntza ematea, herriko kaleak bizirik mantendu daitezen; beharrak dituztenei laguntzea, janari bilketarekin egiten ari garen moduan; ahal dugun neurrian osasun sistema babestu eta zaharren egoitzari laguntza eta babesa ematea, bai bere lanean eta beraien aldarrikapenetan ere, eta, bestetik, itxialdi hau gehien sufritu duten adineko eta haurrentzat jarduerak eta ekimenak bultzatzea modu herrikoi eta parte hartzaile batean", azaldu du Goikoetxeak. Janari bilketaren egitasmoa herritarrek "jarrera positiboarekin" hartu dutela gaineratu du: "Osasun krisi honen ondoren ere krisi ekonomiko eta sozial bat etorri daitekeela-eta, denon ardura eta beharra izango da inor atzean ez uztea. Eta bide horretan jendea bere ekarpena egiteko prest dago".

Produktuak astero banatzen dira, udaletxearen alde batean dagoen lokal batean. Gizarte larrialdian dauden familiei deitzen zaie bertara joateko. Udalaren ekimenez sortutako egitasmo hau gehiago herrikotu nahi dute eta asmoa dute herri ekimen bat bultzatzea boluntarioen bidez janari bilketa zein bestelako dinamikak sortzeko helburuz. Aurrerago bilera deialdi bat egingo da herri ekimena martxan jartzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!