N-1eko auto pilaketak amaituta Tolosarako noranzkoan, Donostiarakoan 3 km-takoak

Ataria 2020ko ekainaren 3a

Kamioi batek artaziarena egin du Villabona eta Andoain artean, 442. kilometroan. 14:10 inguruan auto ilara luzeak zeuden Tolosarako noranzkoan. Bi errailetan izan du eragina istripuak.

Artaziarena egin ondoren, errepidean gasoila zabaldu da Gasteizko noranzkoan. Tentuz gidatzea eskatu dute Trafiko zuzendaritzatik. 15:40an Donostiarako noranzkoan 4 kilometrotako ilarak zeuden. Tolosarakoan, aldiz, 2 kilometrotakoak.

16:40an, noranzko bakarrean geratzen ziren auto ilarak, Irungoan. Hori bai, 7 kilometrotakoak ziren. 18:00etan, 3 kilometrokoak ziren ilarak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!