Koronabirusa

Elikagai eta oinarrizko produktuen bilketa herrikoia egingo da asteburuan

Ataria 2020ko ekainaren 2a

Amasa-Villabonako Udalak antolatu du bilketa, egoera ekonomiko larria bizi duten familientzat. Ekainaren 5ean eta 6an egingo dute, herriko merkatari txikiekin elkarlanean antolatuta.

Elikagaien eta oinarrizko beharretarako produktuen bilketa da antolatu dena. Honako produktuak bilduko dituzte:

  • Oinarrizko elikagaiak: esnea, jaioberrientzako esne-hautsa, gailetak, kakaoa, dilistak, azukrea, arroza, olioa, garbantzuak, atuna, pasta, tomatea, sardinak, babarrunak...

  • Higiene pertsonalerako produktuak: xanpua, bainurako gela, pixoihalak, konpresak...

  • Eskolarako materiala: koadernoak, boligrafoak, arkatzak, pinturak, borragomak, txorroskiloak...


Herriko zenbait saltokitan jarriko dira produktuak uzteko tokiak: Adarra fruta denda - Berria, 36;  Baratz fruta denda - Errota, 7 ; Barcina gozo denda - Nagusia, 20
;  Basajaun liburu denda - Nagusia, 29; 
Eguzki Lore janari denda - Larrea, 9 B; 
Eko-Tolosa fruta denda -  Nagusia, 3; 
Errezil pentsuak - Arroa, 20; 
Farmazia Berria - Berria, 34; 
Fernandez Uranga farmazia - Errota, 9;
 Garmendia harategia - Nagusia, 25; 
Kazetaria - Nagusia, 21
; Kinpira belar denda- Erniobea, 4; 
Labezain okindegia - Arroa, 6; 
Musturinea harategia - Nagusia, 14; Pepi janari denda - Berria, 56; Sahatsa belar denda - Berria, 50;  Tinta inprimategia - Nagusia, 31.

Era berean, ekainaren 6an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara BM eta Eroski supermerkatuetako kanpoaldean kaleko bilketa egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!