Lehenengoaren arrakasta ikusita, bigarren bertso saio bat egingo dute Villabonan

Ataria 2020ko ekainaren 2a

Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, ostiralean Villabonan bi bertso saio egongo dira. Bertsolariak eta gai jartzaileak berberak izango dira. Bigarren txanda 20:00etan hasiko da.

Saioak izan zuen harrera ikusita, haren segidan bigarren txanda bat egingo dute: gai-jartzaile eta bertsolari berberak, baina ikus-entzuleak txandakatuta. 20:00etan izango da eta jada gonbidapenak eskuratzeko modua dago behean topatuko duzun loturan izena emanda.

Atzo eguerdian eskuragarri jarri zituzten gonbidapenak ordu gutxi batzutan bukatu ziren. Saiorako gogoz geratu zirenentzako bigarren aukera izango da: atzo iragarritako lehen saio horren segidan, bigarren txanda bat izango da, 20:00etan hasita.

Gai-jartzailea eta bertsolariak berberak izango dira: Amets ArzallusHaritz MujikaMaialen Lujanbio eta Miren Artetxe ariko dira bertsotan, eta Imanol Artola gai jartzen. Ordubete inguruko saioak izango dira bata zein bestea.

Saiotik saiora eserlekuak osasun gomendioek eskatu bezala garbituko dira. Bestalde, atzo esan bezala, ikus-entzuleak maskara ekarri beharko du emanaldia izango den eremura sartu eta handik ateratzeko; aitzitik, emanaldian maskararik gabe egon ahal izango da, ikus-entzuleen arteko distantziak bermatuta. Gogoratu, une oro, antolatzaileen argibideak jarraitzea ezinbestekoa izango dela.

Bertsoa.eus atariko kamerak ere han izango dira; etxetik jarraitu nahi duenak, beraz, izango du aukera. Amasa-Villabonako Udalaren laguntzarekin antolatu dugu saioa.

Eskatu hemen gonbidapenak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!