Amasa-Villabonako Udala kexu agertu da gaur Larreako edukiontzien gunean ikusitakoarekin. "Gaur horrela zegoen Larreako edukiontzien gunea. Gogorarazten dugu traste zaharrak ateratzeko unea asteazkena 20:00-22:00 dela! Bestela, Garbigunera eraman behar dira. Jokabide arduragabe hauek onartezinak dira eta zigor neurriak hartuko dira horrelakoak egiten dituztenen aurka".
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?