Koronabirusa

Astearteko azokako arropa postuak, Malkar plazan

Ataria 2020ko maiatzaren 29a

Gehienez 9 postu ezarriko dira Malkar plazan eta postu bakoitzak 6 metroko zabalera izango du gehienez.

Astearte goizetako ohiko azokan arropak, oinetakoak, zapatak, alfonbrak, maindireak, poltsak... saltzen dituzten postuen itzulera datorren asteartean izango da. COVID-19aren osasun larrialdia hasi zenetik ezinezkoa izan da salmenta postu hauek ezartzea, eta jakina denez, Villabonako azokan baserriko produktuak eta elikagai ezberdinak saltzen dituzten postuak soilik mantendu ahal izan dira plazan. 

Orain, deseskalatze prozesuko bigarren fasean, bestelako salmenta postuak kalean ezartzea baimendu da eta beharrekoak diren segurtasun distantziak mantendu ahal izateko, postuak Malkar plazara lekualdatzea erabaki du udalak. Gehienez 9 postu ezarriko dira Malkar plazan eta postu bakoitzak 6 metroko zabalera izango du gehienez.

Elikagaien eta baserriko produktuen postuak Errebote plazan eta Berdura plazan mantenduko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!