Villabonako Jai Batzordeak Santio jaiak bertan behera uztea erabaki du

Tolosaldeko Ataria 2020ko mai. 28a, 14:29

Aurten ez da Santio jairik izango Villabonan eta prestatuta zegoen jai egitarau osoa bertan behera geratu dela iragarri dute. "Oraindik ez da guztiz baztertzen, Santio egunean segurtasun neurri guztiak errespatuko lituzkeen ekintzaren bat egitea, eta horiek zehazteko ekainaren bigarren hamabostaldian bilduko da berriz Jai batzordea".

Atzo, maiatzak 27, bildu zen bideokonferentzia bidez Santioetako Jai Batzordea, eta elkartutako kide guztiak bat etorri ziren Santio festak egiteko baldintza egokirik ez dagoela onartzeko orduan: "Uztailaren bukaeran egoerarik baikorrenean egonik ere, koronabirusa hor egongo da, eta jaietako ekintzek sortuko lituzketen jende pilaketek kutsatzeko arriskua ekar dezakete".

Hala eta guztiz ere, batzordekideek adostu zuten posible izan daitekeela, Santio egunean segur aski, jai edo kultur ekintzaren bat egitea, jende pilaketetatik aldenduz eta dagokion deseskalatze faseko segurtasun neurriak errespetatuz betiere. Horiek denak zehazteko, ekaineko bigarren hamabostaldian bilduko da berriz ere Jai Batzordea, eta bilera horretan kideek ekarritako proposamenak eta horiek aurrera eramateko segurtasun neurriak aztertuko lirateke.

Jai Batzordeko kideek atsekabea adierazi zuten, aurten Santio jaiak ospatzeko baldintza egokirik ez dagoelako, eta prest azaldu ziren, udazkenaren hasieran-edo, nolabaiteko jai programa bat antolatzeko, baldin eta horretarako egoera aproposa badugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!