Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa guztiz zabaldu da

Ataria 2020ko maiatzaren 28a

Orain arte, Amasa-Villabonako udaletxeko arreta bulegora joateko aukera zegoen, baina aurretiazko eskaera eginda; Orain, gehienez bi pertsona sartu ahal izango dira.

Segurtasun neurri bereziak mantenduko dira eta bulegora sartu aurretik derrigorrezkoa izango da eskuak garbitzea sarrerako ate ondoan egongo den alkoholdun xaboia erabiliz.

Gehienez bi pertsona sartu ahal izango dira bulegora aldi berean. Bulegoa beteta dagoen bitartean, bulegora gerturatu nahi duten herritarrek udaletxeko kanpoaldean itxaron beharko dute, lurrean ezarriko diren marrak erabiliz, bi metroko segurtasun distantzia gordez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!