Behar Zana pilota taldean izena emateko epea, zabalik

Ataria 2020ko maiatzaren 21a

Behar Zana pilota elkarteko kideak hasi dira datorren ikasturtea antolatzeko lanetan. Hori horrela, pilota taldean izena emateko epea zabaldu dute.

Ondorengo mezua zabaldu dute taldean parte hartzeko gonbita eginez: «Lagunartean pilotan ikasi nahi duzu? Lagun berriak egin nahi dituzu eta hain gurea den pilotaz gozatu? Eman ezazu izena Amasa-Villabonako Behar Zana pilota taldean eta palaz, eskuz zein joko garbian jokatzen hasi!».

Pilota eskolan izena emateko https://forms.gle/aGpb2P5pU2YcXyyH8 helbidean sartu daiteke, eta emakumezkoen pala taldean izena emateko https://forms.gle/ FamYZrgtBuqmuUdy8 helbidean. Zalantzaren bat argitu nahi dutenek aukera dute beharzanapelota@gmail.com helbidera idazteko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!