Ez zaude bakarrik, eta ezta nire erasotzailea ere

Erabiltzailearen aurpegia Aizpea Brea Lurgatz Talde Feministaren izenean, Amasa-Villabona 2020ko maiatzaren 14a

Nork uzten du erasotzaileak botere edo domeinu fisiko eta psikologikoaren bidez bere maskulinitatea adieraztea, modu honetan genero botere erlazioak sortuz? Zergatik? Zertarako?

Nork uzten du emakumeak* bakarrik jasan behar izatea bere erasotzaileak sortzen dion sufrimendua? Zergatik? Zertarako?

Nork uzten du emakumea* tratu txar matxistei aurre egiteko baliabiderik gabe? Zergatik? Zertarako?

Nork ekiditen du legeak modu bortitzean eragitea erasotzaile matxistaren bizitzan, bere bizitza hankaz gora jarri arte, berak emakumearekin* egin duen bezala? Zergatik? Zertarako?

Nork uzten ditu gure seme-alabak, etorkizuneko helduak izango direnak, babesik gabe hainbat egoera matxisten aurrean, horietako batzuk ikaragarri bortitzak izanik? Zergatik? Zertarako?

Nork zikindu eta txikitzen du biktimaren istorioa bera bihurtu arte erasoaren errudun? Zergatik? Zertarako?

Galdera hauen erantzunak babes gabe uzten dituzte biktimak, izan ere, erantzun horiek babestu, lagundu eta erasotzailearekin batera dihardute indarkeria matxista jasaten duenean.

Nor? Erraza da erantzuten, sistema patriarkala bere botere judizial, politiko, instituzional eta komunikabideekin, eta, noski, lokartuta eta engainatuta daukan jendartearen zatiarekin.

Zertarako? Jendartearekiko eta gure planetaren aberastasunekiko euren domeinu boterea ez galtzeko.

Zergatik? Hau luzeagoa da. Guk hausnarketa batekin utziko zaituztegu: zergatik uzten dugu hau guztia gertatzen? Zergatik onartzen ditugu desorekez beteriko jendartea eta hauek sortzen duten sufrimendua?

Indarkeria matxista modu eraginkor batean erasotzeko moduko birus gero eta handiagoa da, baina, oso baliabide gutxi bideratzen dira pandemia erasokor honen aurka. Zer egingo duzu zuk 'normaltasun berrian' pandemia hau suntsitzeko?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!