Koronabirusa

Erizainen lana eskertu nahi izan du udalak

Ataria 2020ko maiatzaren 12a

Erizainen Nazioarteko eguna da gaurkoa eta Amasa-Villabonako Udalak profesional hauen lana goraipatu nahi izan du, "garai konplikatu hauetan".

"COVID-19ak sortu duen pandemiak aste zailak ekarri dizkigu guztioi, baina bereziki, osasungintzan ari diren profesional guztiei", dio udalak.

Langile hauek herritarrentzat egin duten esfortzu guztiaz jakitun dela esan du udalak, beraz, Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Beatriz  Unzue alkatea Amasa-Villabonako Osasun zentroan eta Santiago egoitzan izan dira lore sorta banarekin, bertako erizainen lana aitortzen eta eskertzen.

"Eskerrik asko zuen lanagatik, bejondeizuela", adierazi diete udal ordezkariek erizainei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!