Koronabirusa

Olaia Toral Maider Iñurritarekin

Ataria 2020ko maiatzaren 9a

Kalean eta aretoetan musika emanaldirik ez daukagun honetan, Amasa-Villabonako kultura sailak Olaia Toralek egindako bideoa zabaldu du; Maider Iñurrita biolin jotzailearekin batera ari da, eta bertan lau kanturen bertsio akustikoak entzun daitezke.

Anartz Zuazua haurrentzako klown ikastaroko irakasleak gure konfinamenduak antzerkirako eskaintzen dituen aukerak aztertzen jarraitzen du. Kasu honetan, bere etxea oihan bihurtu du. Ikusi hemen bideoa.

Leyre Martinek, arte aplikatuetako irakasleak, beste bideo bat prestatu digu: plastikozko tapoiak birziklatzeko ideia bat ematen digu. Ikusi hemen bideoa.

Hodei Iparraguirrek, pintura ikastaroko irakasleetako batek, komikien inguruko ikasgai bat bidali digu: pertsonaia bat eraikitzea. Ikusi hemen bideoa.

Iñaki Lizasok, eskuzabaltasun handiz, gurekin partekatu nahi izan du haurrentzat sortutako edukietako bat. Bejondeiola! Ikusi bideoa hemen.

Loatzo Musika Eskolak ikasleek egindako beste bideo bat partekatu nahi du. Ikusi hemen.

KZguneak urruneko zenbait hitzaldi antolatu ditu, teknologia berrietan trebatzeko. Jarrai ezazu haien YouTubeko kanala hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!