Koronabirusa

Elkarrizketa

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Iguaran 2020ko maiatzaren 8a

Doinua: Ikusi nuenean.

Beñat da nere izena

naiz kazetaria.

Kaixo ni Iñigo naiz

ta lehendakaria. 

 

Pandemian lanera

joaterik ba al dago?

Noski ekonomia 

bestela akabo!

 

Terraza irten al zera

txaloka aritzera?

Kutxatu naiteke ta

erotu al zera?

 

Ez ote da sumatzen

medikuen falta?

Keba, orduak sartzen

pozik dabiltza ta.

 

Testak izan al dira

mediku denentzat?

Nik bitan negatibo

emana det behintzat.

 

Euskal zientzialariak

lanean ederki.

Kanpokoa hobea

izaten da beti.

 

Ezin ote da eman

azoken kontrola?

Ez, seguruena da

Eroskiko kola.

 

Egoitzak publikoak

izango balira.

Zertan jarri ez dugun

zerbaiti begira.

 

Zure ingurukoek

zer euskara maila.

Euskaldunontzat ere

euskara da zaila.

 

Diruaz lagundu al

liteke euskara?

Noski, trena egitean

sosik baldinbada.

 

Euskal artistak ere

egon dira greban.

Baina ez dakit ziur

nahi dutena zer dan.

 

Herritarrei mezu bat

zure azken hitzetan.

Berriz batuko gara

hauteskundeetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!