Koronabirusa

Oria merkatari elkartea eta ekonomia zirkularra

Ataria 2020ko maiatzaren 5a

Zizurkil-Villabonako merkatari elkarteak bideoa zabaldu du denda txikietan kontsumitzearen garrantziaz hitz egiteko, ekonomia zirkularrez hain zuzen ere. 

"Villabonan denda txikiak dira ekonomia zirkularraren oinarri eta honek zuzenki edo zeharka herritar guztioi egiten digu mesede... Itxaropenez begiratu nahi diogu etorkizunari, baina horretarako erosketak denda txikietan eginez jarraitu behar dugu", aipatu dute Oria merkatari elkartetik.

Elkartean bertan ekoitzi eta sortu dute bideoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!