Lugartz Talde Feministak kazerolada deitu du gaur Villabonan, 20:00etan

Ataria 2020ko maiatzaren 1a

Indarkeria matxistari erantzuteko zarata ateratzea eskatu dute.

DEIALDIA:

"Gaurkoan Amasa-Villabonan dugu bai ala bai indarkeria matxistari erantzuteko beharra duen gertakaria. Zaintza lanetara Amasako baserri batetara joana zen emakume bat bahitua izan zen lanerako kontratatu zion gizonarengatik eta ikerketa baten ondorenean, non zegoen jakin izan da.

Honen aurrean, gaur, maiatzaren 1ean Amasa-Billabonako udalak arratsaldeko 20:00etako txalo zaparrada indarkeria eta jazarpena sufritzen ari diren emakumeei elkartasuna adierazteko baliatzera dei egin du. Hau kontuan izanik, Lurgatz Talde Feministak, hortik haratago zarata gehiago egiteko, kazuelekin ateratzera dei egiten dugu.

Amaitzeko, indarkeria matxistari aurre egiteko udalarekin elkarlanean aritu beharra dugula azpimarratu nahi dugu Lurgatz Talde Feministatik eta Lurgatzek udalari eginiko eskaera betetzea nahiko genuke. Hau da, Udalak emakumeen aurkako indarkeria salatzeko telefonoa web orrian galduta besterik ez duela jarria jakinik, behintzat herriko panel hutsetan ezarri ditzala telefonoaren berri ematen duten kartelak.  

 

Emakumeen indarkeria salatzeko telefonoa: 900 840 111

Lurgatz Talde Feministarekin harremanetan jartzeko emaila: lurgatztaldefeminista@gmail.com"

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!