Koronabirusa

Haurrekin kalera ateratzeko gomendioak eman ditu udalak

Ataria 2020ko apirilaren 24a

Konfinamendua arinduko zaie 0 eta 14 urte arteko umeei datorren igandetik aurrera. Amasa-Villabonako Udalak hainbat aholku eta gomendio eman ditu haurrekin kalera ateratzeko.

Lehenik eta behin, espazio zabal eta irekietan ibiltzea lehenesteko gomendioa luzatu du Amasa-Villabonako Udalak, espaloi estua (adibidez Kale Berria), erosketa lekuak eta ilarak saihestea eskatzen dute.

Adinka ateratzeko proposamena ere egin du udalak: 0 eta 6 urte artekoak 09:00etatik 13:00etara; 7 eta 9 urte artekoak 13:00etatik 17:00etara; 10 eta 12 urte artekoak 17:00etatik 19:00etara; eta azkenik 13 eta 14 urtekoak 19:00etatik 21:00etara. Hala ere, ordutegi hau betetzeko zailtasunak izanez gero, eguneko edozein momentutan irten daitekeela gogorarazi du udalak zabaldutako ohar batean.

Egokiak izan daitezkeen bi ibilbide eta horiek egiteko norabideak zehaztu ditu udalak, proposamen gisara, beste haur eta familiekin gurutzatzea ekiditeko. Bat Etxeondotik Otsabira bitartekoa da, Amasatik pasata; eta bestea berriz, Arratzaindik buelta, inguru horretara igo eta gero herri gunera jaitsiz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!