Koronabirusa

«Beti duzu Moskura itzultzeko gogoa»

Erabiltzailearen aurpegia Peru Azpillaga Diez 2020ko api. 24a, 09:49

Moskun irakasle laguntzaile lanetan ari da Ainhoa Iturzaeta billabonatarra; beka bati esker, gaztelera klaseak ematen dabil eskola batean. Bertan dagoen bigarren aldia da, eta ez du baztertzen etorkizunean berriz itzultzea.

Irakasle lanetan ibili arren, itzulpengintza ikasketak egindakoa da Ainhoa Iturzaeta (Villabona-Amasa, 1996). Hain zuzen ere, Erasmusen ezagutu zuen Moskuko hiria orain dela pare bat urte, eta, geroztik, buruan ezin kendurik izan du Errusiako hiriburura itzultzeko ideia. Han eman zituen bost hilabeteak motz egin zitzaizkion, eta, beraz, hango eskola batean gaztelerazko hizkuntza laguntzaile aritzeko beka baliatu du aurten hara itzuli eta hango hizkuntza eta kultura hobeto ezagutu ahal izateko.

Zerk bultzatu zaitu Moskura itzultzera?

Azken finean, bost hilabetean ez dizu aukera ematen dena ikusteko eta bertako bizimodura ohitzeko. Moskuk, nahiz eta oso desberdina izan kulturalki, badu zerbait berezia, beti duzu itzultzeko gogo hori. Oso hiri handia da, eta egunero zerbait berria ezagutzeko aukera ematen dizu; beraz, beti duzu gehiago jakiteko grina. Horrekin batera, Errusiak aldaketa handia jasan du urte gutxitan, eta hori ere asko nabari da Moskun. Gauza asko gertatu dira lurralde honetan historikoki, eta hemen bizitzeak ere beste ikuspuntu bat ematen dizu; hortaz, gehiago ulertzen duzu gauzen zergatia eta kultura honen atzean dagoena.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean. 



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!