Koronabirusa

Udal liburutegiak liburuak etxera eramateko zerbitzua jarri du martxan

Ataria 2020ko apirilaren 16a

Amasa-Villabonako liburutegian eskaera egiteko 943 69 32 24 telefono zenbakira hots egin beharko da, honako ordutegian: 09:00etatik 13:00etara.

Jakina denez, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiagatik Amasa-Villabonako udal liburutegia itxita dago. Konfinamenduan zehar irakurzaletasuna sustatzeko eta irakurleak diren herritarrei liburuak eskuragarri jartzeko, udalak eta liburutegiko arduradunek, liburutegiko liburuak etxera eramateko zerbitzua jarri dute martxan.

Horrela, norbaitek libururen bat etxean irakurri nahi badu liburutegira deitu eta udalean osatu den boluntario taldearen bidez, bere etxeraino eramango zaio, beti ere segurtasun neurri guztiak betez (boluntarioek eskularruak eta maskara erabiliko dute eta ahal den guztietan zuzeneko kontaktua saihestuko da).

Norbaitek liburutegiko libururen bat etxean izan eta bueltatu nahi badu, liburua etxera eramango dion boluntarioari eman eta berak liburutegira eramateko aukera ere izango da.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!