Koronabirusa

Bideo laburren bilduma batekin ospatuko dute aurtengo Beertoki

Ataria 2020ko apirilaren 5a

Garagardo bat eskutan, bideo labur bat bidaltzeko deia egin dute azokaren antolatzaileek. Gehienez 5 segundoko bideoa, horizontalean grabatua, apirilaren 16a baino lehen bidali beharko da beertokietxean@gmail.com helbidera.

Apirilaren 18an ospatu asmo zen aurtengo Beertoki garagardo azoka, baina osasun larrialdi egoeragatik bertan behera geratu da hitzordua. "Ez dugu animoa eta festa gogoa galdu nahi", esan dute Beertokiko lagunek.

Horregatik, garagardo batekin bideo bat grabatzeko deia luzatu diete garagardozaleei. "Ahal izanez gero, Euskal Herriko garagardo artisau batekin". Jasotako irudi guztiekin bideo labur bat osatuko dute eta apirilaren 18an egingo dute publiko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!