Koronabirusa

Kultur programazioa etxetik

Ataria 2020ko apirilaren 2a

Egun hauetarako Amasa-Villabonako kultura sailak prestatu duen kultur programazioarekin jarraituz, oraingoan haurren eskulanen ikastaroko Gorettik etxeko txikientzat prestatu duen bideoa zabaldu du.

Herritarren artean banatutako buletin elektronikoan kultur ikastaroetako irakasleetako batzuk bideo batzuk prestatu dituzte.

Momentuz bi bideo labur prestatu dituzte, baina iragarri dutenez, hurrengo egunotan gehiago izango dira. Oraingoz, Javi Rivero sukaldariak errezeta erraz bat prestatu du eta Urkiri Salaberria irakasleak marrazketako oinarrizko teknika bat azalduz beste bideo bat zabaldu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!