Sutea izan da Villabonan

Ataria 2020ko martxoaren 22a

Argazkia: Gipuzkoako suhiltzaileak

Sutea izan da Amasa-Villabonako industrialdean, eta kalte materialak izan dira karrozeriako enpresa batean.

Goizean 08:10 aldera piztu da sua enpresa barruan. Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute, eta ez dakite zergatik piztu den sua. Kalteak enpresa barruan izan dira, eta kalterik handienak pintatzeko kabinan izan direla adierazi dute. Ez da inor zauritu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!