Amaitu dira auto ilarak N-1 errepidean

Ataria 2020ko martxoaren 10a

08:00ak inguruan ibilgailu askoren arteko istripua izan da N-1 errepidean, 446 km-an, Andoainen. 12 kilometroko auto ilarak sortu dira, baina 10:00etan errailak zabaldu dituztela iragarri dute.

Zortzi ibilgailuaren arteko istripua izan da gaur goizean Andoainen, N-1 errepidean. Zaurituak lekuan artatzen ari dira eta Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, bi behintzat Donostia ospitalera eramango dituzte. "Horrek ez du esan nahi zauritu gehiago izan ez direnik", gaineratu dute. 

Donostiako noranzkoan auto ilarak 10 kilometrokoak ziren 09:00etan, istripua izan eta ordubetera. 10:00etan errailak zabaldu dituztela iragarri dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!