Obauba Gazteek eta Oroith Gazteek kontzertua eskainiko dute Villabonan

Ataria 2020ko martxoaren 6a

Martxoaren 7an, larunbatean, Jesusen Bihotza elizan izango da kontzertua 20:00etan hasita. Andoaingo eta Ordiziako abesbatza gazteak arituko dira emanaldian.

Obauba Gazteak, Andoaingo udal musika eskolako abesbatzetako bat da eta Katrin Iturralderen zuzendaritzapean arituko da. Oroith Gazteak, berriz, Ordiziako abesbatza da eta Sharabani Aranzabe alkizarra edukiko du zuzendari moduan.

Oroith abesbatzak, besteak beste, Rihannaren Diamond, Xabier Sarasolak moldatutako Ilargia eta David Azurzaren Larre berrian obrak eskainiko ditu. Obauba Gazteek, berriz, Lightfooten Dona Nobis Pacem, Ken Zazpiren Itsasoa gara eta Papoulisen Oye abestuko dituzte, adibidez.

Errepertorio hori bera eskainiko dute datorren astean Zaragozan eskainiko duten emanaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!